Thursday 18 December 2008

GABONETAKO KONTZERTUA

Abenduaren 19an, ostirala, Isidro Larrañaga orkestrakoek gabonetako kontzertua eskeiniko diguteurtero bezala. Kontzertuan ikasle guztiek hartuko dute parte eta urtean zehar landutako abestiak joko dituzte egin duten lana beste ikasle, guraso, eta gainontzeko ikusentzuleei erakusteko. Akordeoia, gitarra, trikitixa, bateria... eta beste hainbat instrumentu entzuteko aukera izango dugu. Kontzertua 19:30etan izango da Leidor aretoan eta sarrera dohain izango da. Ikastolako hainbat ikaslek ere parte hartuko dute kontzertuan. Besterik gabe, guk kontzertua ikustera joatera gonbidatzen zaituztegu.

EGUBERRI ON!!!

Thursday 4 December 2008

ASTEBURU LUZEA!

Kaixo bixitariak!
Jakingo duzuenez, asteburu honek hiru egun iraungo ditu Immakulada zubia ospatzen delako. Aukera paregabea da familia, lagun edo zure bikotearin plan zoragarri bat antolatzeko. Guk dagoeneko pentsatu dugu zer egin, zein da zure asmoa? Animatu eta esaiguzu zer egingo duzun!

Thursday 13 November 2008

TRIKUJAI!

Kaixo bixitariok!
Larunbat honetan, azaroak 15ean, Tolosako Beotibar pilotalekuan Trikujai disko-festa antolatuko da 22:00etatik aurrera. Festa giro ederra jarriko du bertako DJak eta bertako jendeak jarriko duen dantza giroarekin jai giro ederra egotea espero da.
Sarrerak 3€ balioko dute eta nahi duenarentzat alkohol kontrola izango da sorpresarik ez izateko gidatzerako garaian.
Besterik gabe agur bero bat eta ANIMATU ZAITEZTE!

Nagore, Unai, Jon eta Amaia

Tuesday 14 October 2008

TOLOSALDEATIK NAFARROA OINEZERA

Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaia da. Urriaren 19-an ospatuko da egun handi hau eta horretarako Tolosako Galtzaundi Elkarteak Iruñara joateko autobusak antolatu ditu. Urte bakoitzean, ikastola batek hartzen du Nafarroa Oinez antolatzeko ardura. Urte osoan zehar antolatzen dira jarduerak, eta azken eguna Nafarroa Oinezen egun handia izaten da. Azken egun horrek euskararen aldeko elkartasunaren eta elkarrekin lan egiteko ahalmenaren erakusgarri izan nahi du.

Oraingoan, Iruñeko Jaso Ikastola izanen da proiektu handi hori antolatzeko ardura hartuko duena. Amaierako egun handian, 100.000 pertsona baino gehiago biltzeko aukera dago. Zalantzarik gabe, gure ikastola prest dago erronka hori gainditzeko.

Wednesday 8 October 2008

BERTSO SAIOA

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Lankuk, Tolosako udalaren laguntza eta babesarekin, Pilarikako bertso jaialdia berreskuratzeko ahalegina egin dute. Garai batean, urteroko zita zen Tolosako Pilarikako jaialdia. 10 urte baino gehiago bada saio hori antolatu ez dela. Tolosan, bertso plazen aldetik hutsune bat zela ikusirik, saio hau berreskuratzeko aukera proposatu eta hara, aurten berreskuratu egingo da. Leidorreko areto ederrean izango da, urriaren 12an, 17:30ean. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Sustrai Kolina, Beñat Gaztelumendi eta Bixente Gorostidi izango dira. Gai-jartzaile lanetan berriz, Saroi Jauregi arituko da. Espero dugu ekitaldi honetara jende ugari joatea batez ere gazteak, bertsolaritzari indarra emateko.