Thursday 18 December 2008

GABONETAKO KONTZERTUA


Abenduaren 19an, ostirala, Isidro Larrañaga orkestrakoek gabonetako kontzertua eskeiniko diguteurtero bezala. Kontzertuan ikasle guztiek hartuko dute parte eta urtean zehar landutako abestiak joko dituzte egin duten lana beste ikasle, guraso, eta gainontzeko ikusentzuleei erakusteko. Akordeoia, gitarra, trikitixa, bateria... eta beste hainbat instrumentu entzuteko aukera izango dugu. Kontzertua 19:30etan izango da Leidor aretoan eta sarrera dohain izango da. Ikastolako hainbat ikaslek ere parte hartuko dute kontzertuan. Besterik gabe, guk kontzertua ikustera joatera gonbidatzen zaituztegu.


EGUBERRI ON!!!

Thursday 4 December 2008

ASTEBURU LUZEA!

Kaixo bixitariak!
Jakingo duzuenez, asteburu honek hiru egun iraungo ditu Immakulada zubia ospatzen delako. Aukera paregabea da familia, lagun edo zure bikotearin plan zoragarri bat antolatzeko. Guk dagoeneko pentsatu dugu zer egin, zein da zure asmoa? Animatu eta esaiguzu zer egingo duzun!