Friday 25 March 2011

Aste Santua

Aste Santua, kristau-erlijioan, Erramu-igandean hasten eta Larunbat Santuan bukatzen den astea da, Jesukristoren nekaldia eta piztuera ospatzen dena[1]. Kristauen artean liturgia-jarduera handiko aldia da. Zehazki Erramu-igande eta Larunbat Santu artean ospatzen bada ere, badaude aurreko ostiraletik eta Berpizkunde-igandera arte ospatzen dutenak.

Aste Santuaren aurrean Garizuma ospatzen duten. Ostiral Santuko eukaristian Jesusen Gurutziltzaketa eta Berpizkunde-igandeko bezperan Berpizkundea ospatzen dituzte. Horretarako herri-erlijiotasuna azaltzen duten ekintzak burutzen dituzte munduan zehar, esaterako Prozesioak edo Pasioaren antzezlanak.

Aste Santua Gipuzkoan Gaur egun jai hau Gipuzkoako hainbat herritan ospatzen jarraitzen da, dagoen fedeari, ohiturari edota errotzeari esker. Herri ezberdinetako ospakizunak azaltzen dizkizuegu, Gipuzkoan Aste Santua nola bizitzen den adibidea delarik.


Aste Santuko jaia 325. urtean Nizeako Kontzilioan ezartzen da, Konstantino Enperadorearen eskutik. Udaberriko ekinozioaren inguruan ospatzen zen Urte Berriko jai zaharra ordezkatuz.

Orain dela 40 urte arte, Gipuzkoako herri gehienetan prozesioak burutzen ziren. Baina ohituren aldaketak direla eta hauetako gehienak desagertu egin dira, nahiz eta kasu batzuetan berreskurapen lan handia egiten ari diren.

Hondarribia:

* Hondarribiak ere oso berezian ospatzen du Aste Santua. Ostiral Santuak eta Piztuera-Igandean antzinako erritualak gordetzen ditu, bertan herritarrak parte hartze garrantzitsua izaten dutelarik. Ostiralean, arratsaldeko 17:00etan, Parroki Elizan herritarrak biltzen dira Kristo gurutzatuaren jaitsiera ikusteko asmoarekin. Errezel beltz handi batek bost metrotako gurutze bat gordetzen du. Piztuera-Igandean “ttopara” edota topaketaren prozesioa antzezten da. Goizeko 10:00etan jendez beteriko eta lorez apainduriko elizan elizkizuna hasten da. Apostoluak aldarearen bi alboetan kokaturik daude, eta elizara ustez Jesusen hilobia zaintzen ari diren erromatarrak sartzen dira. Apaizak Jaunaren pizkundearen berri ematean: “gloria in excelsis deo..”. Erromatarrak zerraldo erortzen dira lurrera. Kanpainak eta suziriak entzuten dira, bitartean zenturionak, azkeneko ahaleginean, bere tropela berpizten saiatuko da. Azkenean lurrera erortzen da eta herri guztiak berpiztutako Jesusi abesten dio.

Azkoitia:

* Azkoitiko Aste Santuak ere tradizio handia du, XVI. mendetik etenaldi gabe ospatzen den jaia. Ostiral Santuko gaualdean burutzen den “Ehorzketa Santuaren” prozesioa da aipagarriena. Bertan “Kristoren Hilobiak” eta “Dolorekoak” “Armatus”-ez (erromatar soldaduak) zaindurik eta isiltasun hunkigarri batean murgildurik herriko kaleak zeharkatuko dituzte. Isiltasun hau “Armatus”-en lantzen kolpe hots bortitzak hautsiko du.

Segura:

* Seguran ospatzen dena xumeagoa baina aldi berean hunkigarriagoa da. Ostegun eta Ostiral Santuan kalitate bikaineko 10 Paso kaleratzen dira. Aipatzeko beste Pasoa San Migelena da, zeinek ibilbidean zehar esku batean ezpata eta bestean ezkutu bat dituelarik, noizean behin dantza antzeko bat egiten du. Kaleratzen diren irudietan ustez Martinez MontaƱes-ena den Kristo Gurutzatua da aipagarriena.

Pasaia:

* Pasai Donibanek Gipuzkoan ospatzen den Aste Santuaren ospakizun bitxia eskaintzen du. Prozesioak, alboko badiaren uhin xumearen hotsean murgildurik, herriko kale estuak zeharkatzen ditu. Lepakariek daramaten pausoen pisua jasateaz gain, ibilbidean dauden arkupeak zeharkatu ahal izateko makurturik joan behar dira.

Ekitaldi garrantzitsuenen ordutegia:

* Ostegun Santua:
o 17:00etan: Segurako Prozesioa.

* Ostiral Santua:
o 16:30etan: Seguran Nekaldia, Jeitsiera eta Prozesioa.
o 17:00etan: Hondarribian Nekaldia, Hitzaldia, Jeitsiera eta Prozesioa.
o 20:30etan: Pasaia Donibanen Ehorzketa santuaren Prozesioa.
o 21:30etan: Azkoitian Prozesioa.

* Pazko Igandea:
o 10:00etan: Hondarribian “Erromatarren erortzea eta Ttopara”.

Tuesday 16 November 2010


ELKARTASUN EGUNA

TOLOSAN!


Elkartasun eguna, presoen aldeko eguna da, kontzertuetarako sarrerekin lortutako dirua, beraientzat, hau da,

presoentzat izango da. Azaroak 27an, Tolosan ospatuko zen.

Goizeko 10:30 Plaza berrian, ume jokuak, ipuin kontaketa eta zozketa mundiala izan genituen.14:00etan bazkaria, hau ere Plaza berrian. Gero, DJ Bull izan genuen gurekin eta 18:30etan Trianguloan egin zen manifestazioa, ez uste honekin dena bukatu zenik, kontzertuak gaueko 22:00etan asi bai ziren ferialean eta honako talde hauek izan genituen:

Betagarri, Ze Esatek, Kantaflor, Egurra ta kitto eta Laket.




Kontzertuetarako sarrerak 10eruokoak ziren eta Tolosako, RAKU, DENAK eta MESCAL-en aurkitu ahal zenituzten. Beste hainbat herrietan ere salgai egon ziren, esate baterako, Ibarran ATARI tabernan.

Kontzetuak bukatu bezain laster festak jarraitu egingo du gaupasa mundial batekin.


Elkartasun Eguna! Izugarrizko eguna izan zen! Primeran pasatu genuen denek elkarrekin!


Eta kontzertuetako momentu batzuk gogoratzeko, hona emen betagarri taldearen kanta ezagunenetako bat:





Monday 14 December 2009

ABENDUKO EGITARAUA!


Kaixo lagunok! jakingo duzuen bezela gabonak iristen ari dira eta Tolosan, nola ez, hilabete honetarako egitarau polit bat prestatu dute: ikuskizunak, musika, haurrentzako zinea euskaraz ,Olentzeroren etorrera...
Tolosako jardueren berri nahi baduzu, klikatu hemen.

SANTA LUTZI FERIA 09

Beti bezela sekulako arrakasta izan du Zumarraga-Urretxuko Santa Lutzi feriak. Antolatutako egitaraua asko eskertua izan da eta sekulako jai giroa egon da bertan, egitaraua oso ondo antolatua zegoela ondorioztatzen dugu jaso duen erantzuna dela eta. Urretxu eta Zumarragako kaleak milaka pertxonaz bete ziren. Ganadu erakusketak, eta fruta eta berdura azokak jende ugari erakarri zuen, hau izan zen jendearen gustokoenetarikoa.

Wednesday 18 November 2009

Babarrunaren astea


Kaixo lagunok!jakingo duzuen moduan Tolosako Babarrun eguna laister iritsiko da.Hori dela eta,babarruren lehiaketa,azoka berezia,bazkaria... gauza asko aurkituko ditugu Tolosan aste honetan zehar.Babarrunen egitaraua ikusi nahi baldin baduzu klika ezazu hemen

Wednesday 11 November 2009

Bonbereneako egitaraua


Kaixo!Hilabete honetako bonbereneako egitaraua aurkezten dizuegu.Gauetan ondo pasa ezazuen musika talde hauekin.

Azaroak 13an ostirala 22:30tan Lain eta Ydilia


Azaroak 14 larunbata 22:30etan Anje Duhalde


Azaroak 20 ostirala 22:30tan Zura eta Hedoi
etxarte

Azaroak 21 larunbata 22:30tan El desvan del

macho eta Decapante

Azaroak 27 ostirala 22:30tan Desordutan eta Innerve (Desordutan taldearen diska aurkezpena)


Azaroak 28 larunbata 22:30tan Basque country phraons eta La otra gloria

Monday 5 October 2009

AZKENEAN BERAZUBIKO FESTAK BADAUDE!


Kaixo irakurleok! Berazubiko festak egin ala ez duda asko egon dira. Orain dela bi urtetik, Berazubiko elkarteak antolatu ordez, gazte talde batek antolatzen baitu eta talde horretako kideek urtero beraiek prestatu behar dutelako kejatu dira. Azkenean Berazubiko festak egingo dira, jadanik, kartelak herritik zehar jarrita baitaude. Guk dakigunez, disko-jaiak, haur jokuak, zezenak gaztetxoentzat etab. egingo dira. Anima zaitezte!
Pablo eta Uxue