Tuesday 14 October 2008

TOLOSALDEATIK NAFARROA OINEZERA

Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaia da. Urriaren 19-an ospatuko da egun handi hau eta horretarako Tolosako Galtzaundi Elkarteak Iruñara joateko autobusak antolatu ditu. Urte bakoitzean, ikastola batek hartzen du Nafarroa Oinez antolatzeko ardura. Urte osoan zehar antolatzen dira jarduerak, eta azken eguna Nafarroa Oinezen egun handia izaten da. Azken egun horrek euskararen aldeko elkartasunaren eta elkarrekin lan egiteko ahalmenaren erakusgarri izan nahi du.

Oraingoan, Iruñeko Jaso Ikastola izanen da proiektu handi hori antolatzeko ardura hartuko duena. Amaierako egun handian, 100.000 pertsona baino gehiago biltzeko aukera dago. Zalantzarik gabe, gure ikastola prest dago erronka hori gainditzeko.

Wednesday 8 October 2008

BERTSO SAIOA

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Lankuk, Tolosako udalaren laguntza eta babesarekin, Pilarikako bertso jaialdia berreskuratzeko ahalegina egin dute. Garai batean, urteroko zita zen Tolosako Pilarikako jaialdia. 10 urte baino gehiago bada saio hori antolatu ez dela. Tolosan, bertso plazen aldetik hutsune bat zela ikusirik, saio hau berreskuratzeko aukera proposatu eta hara, aurten berreskuratu egingo da. Leidorreko areto ederrean izango da, urriaren 12an, 17:30ean. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Sustrai Kolina, Beñat Gaztelumendi eta Bixente Gorostidi izango dira. Gai-jartzaile lanetan berriz, Saroi Jauregi arituko da. Espero dugu ekitaldi honetara jende ugari joatea batez ere gazteak, bertsolaritzari indarra emateko.