Monday 14 December 2009

ABENDUKO EGITARAUA!


Kaixo lagunok! jakingo duzuen bezela gabonak iristen ari dira eta Tolosan, nola ez, hilabete honetarako egitarau polit bat prestatu dute: ikuskizunak, musika, haurrentzako zinea euskaraz ,Olentzeroren etorrera...
Tolosako jardueren berri nahi baduzu, klikatu hemen.

SANTA LUTZI FERIA 09

Beti bezela sekulako arrakasta izan du Zumarraga-Urretxuko Santa Lutzi feriak. Antolatutako egitaraua asko eskertua izan da eta sekulako jai giroa egon da bertan, egitaraua oso ondo antolatua zegoela ondorioztatzen dugu jaso duen erantzuna dela eta. Urretxu eta Zumarragako kaleak milaka pertxonaz bete ziren. Ganadu erakusketak, eta fruta eta berdura azokak jende ugari erakarri zuen, hau izan zen jendearen gustokoenetarikoa.

Wednesday 18 November 2009

Babarrunaren astea


Kaixo lagunok!jakingo duzuen moduan Tolosako Babarrun eguna laister iritsiko da.Hori dela eta,babarruren lehiaketa,azoka berezia,bazkaria... gauza asko aurkituko ditugu Tolosan aste honetan zehar.Babarrunen egitaraua ikusi nahi baldin baduzu klika ezazu hemen

Wednesday 11 November 2009

Bonbereneako egitaraua


Kaixo!Hilabete honetako bonbereneako egitaraua aurkezten dizuegu.Gauetan ondo pasa ezazuen musika talde hauekin.

Azaroak 13an ostirala 22:30tan Lain eta Ydilia


Azaroak 14 larunbata 22:30etan Anje Duhalde


Azaroak 20 ostirala 22:30tan Zura eta Hedoi
etxarte

Azaroak 21 larunbata 22:30tan El desvan del

macho eta Decapante

Azaroak 27 ostirala 22:30tan Desordutan eta Innerve (Desordutan taldearen diska aurkezpena)


Azaroak 28 larunbata 22:30tan Basque country phraons eta La otra gloria

Monday 5 October 2009

AZKENEAN BERAZUBIKO FESTAK BADAUDE!


Kaixo irakurleok! Berazubiko festak egin ala ez duda asko egon dira. Orain dela bi urtetik, Berazubiko elkarteak antolatu ordez, gazte talde batek antolatzen baitu eta talde horretako kideek urtero beraiek prestatu behar dutelako kejatu dira. Azkenean Berazubiko festak egingo dira, jadanik, kartelak herritik zehar jarrita baitaude. Guk dakigunez, disko-jaiak, haur jokuak, zezenak gaztetxoentzat etab. egingo dira. Anima zaitezte!
Pablo eta Uxue

Wednesday 30 September 2009

EHIZA DENBORALDIAREN HASIERA


Debeku erdiko ehiza denboraldia urriak 1ean hasi zen Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan. Bizkaian, berriz, aste bat beranduago hasiko da. Debeku erdiko sasoi honetan, azeriak, galeperrak, usapalak, usoak, mikak, belabeltzak eta belatxikiak ehizatzeko aukera izango dute ehiztariek, horretarako prest dauden zelaietan.

Dena den, aurten, Arabako ehiza barrutietan inoiz baino zaintzaile gutxiago izango da. Izan ere, ACCA Arabako ehiza esparruen elkarteko zaintzaile gehienek grebara joko dute, Arabako ehunka ehiza barruti zaintzarik gabe utziz. Hala, debeku erdiko ehiza baimenduta dagoen egunetan, urriaren 12ra arteko ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan hain zuzen, ez da ACCAko ehiza barrutietan zaintzailerik izango.

Grebaren oinarrian, aspalditik eskean ari diren baldintza ekonomikoak daude. Izan ere, ACCArekin sinatu beharreko 2008-2009ko lan hitzarmenaren negoziazioa ez aurrera eta ez atzera gelditu da. Horregatik, ekainetik ACCAko zaintzaileek hainbat mobilizazio egin dituzte lan baldintza hobeak eskatuz. Besteak beste, antzinatasuna aitortzea, oinarrizko soldataren igoera eta KPIren urteroko igoera nahi dute.

Zaintzaileek jakinarazi dutenez, hamar langiletik zortzik grebarako deiarekin bat egingo dute. ACCA eta zaintzaileen arteko gatazka handituz joan da, eta grebalariek azken asteetan ehiza esparru elkarteari leporatu diote «jarrera erasokorra» izatea eta «legez kanpoko errepresio politika» erabiltzea. ACCAk debeku erdiko sasoirako «Arabako inguru naturala ezagutzen ez duten zaintzaileak» kontratatu dituela ere salatu dute grebalariek.

Hori dela eta, egoera «kontrolik gabe» gera daitekeela uste dute ACCAko zaintzaileek. Haien lana da ehiztariek legea behar bezala errespetatzea. Hau da, baimena duten frogatzea, debekatutako animalia espezierik ez harrapatzea, behar baino pieza gehiago ez ehizatzea...

Egoerari aurre egiteko, Arabako Foru Aldundiak zaintza «indartu» egingo duela jakinarazi du. Debeku erdiko denboraldiak irauten duen bitartean, gaurtik irailaren 13ra, Aldundiko basozainek, orain arte ez bezala, ehiztarien jarduna zainduko dute. Hala ere, ACCAko zaintzaileen ustez, Aldundiaren langileak ez dira nahikoa Araba osoko ehiztariak kontrolatzeko. Horren harira, zaintzaileek salatu dute nahiz eta Araban askoz ehiza barruti gehiago egon Bizkaian eta Gipuzkoan baino, zaintzaile gutxiago daudela. Lan hitzarmenaren blokeoak eta ondoriozko grebak ingurumenari kalte egingo diola iritzita, Foru Aldundiari eskatu diote ACCA eta zaintzaileen arteko gatazkan inplikatzeko.

Ekologistak Martxan elkartea grebak animaliengan izan dezakeen eraginaz kezkatuta azaldu da. Arabako Foru Araua betetzeko eskatu die talde ekologistak ehiza barrutietako arduradunei, eta Foru Aldundiari, berriz, Foru Araua betearaz dezala. Testuaren arabera, «ehiza barruti bakoitzak zaintza zerbitzu propioa ezarri beharko du, eta Aldundiak gutxiengo zaintzaile kopurua ezartzeko aukera izango du».


Tuesday 21 April 2009

UDABERRIKO EGITARAUA

Tolosan, apirilaren 25etik aurrera, zenbait ekintza antolatu ditu Tolosako udalak.Ona hemen interesgarrienak.

APIRILA
25 - 100 % Tricicle (Clownic) - antzerkia - Leidor - 20:30
MAIATZA
9 - Ate Joka - antzerkia - Leidor - 20:30
23 - Txirri, Mirri, Txiribiton Junior - haurrentzat - Leidor - 17:00
24 - Udaberri Dantza Taldeko ikasleak / Udal Musika Eskolako Banda – dantza/musika - Leidor - 12:00
EKAINA
13 - Dantza tailerra - dantza - Leidor - 16:30
UZTAILA
3 - Antzerki tailerra - antzerkia - Leidor - 22:30

Informazio gehiagorako klikatu hemen

Thursday 12 March 2009

BENITO LERTXUNDI



Kaixo lagunok!! Ba al dakizue apirilak 3an Benito lertxundiren kontzertuak leidor antzokia beteko duela? Joan nai duenak salgai ditu sarrerak, mugi amaitzen ari dira eta! Hemen uzten dizuegu azken diskako abesti bat.