Monday 14 December 2009

ABENDUKO EGITARAUA!


Kaixo lagunok! jakingo duzuen bezela gabonak iristen ari dira eta Tolosan, nola ez, hilabete honetarako egitarau polit bat prestatu dute: ikuskizunak, musika, haurrentzako zinea euskaraz ,Olentzeroren etorrera...
Tolosako jardueren berri nahi baduzu, klikatu hemen.

SANTA LUTZI FERIA 09

Beti bezela sekulako arrakasta izan du Zumarraga-Urretxuko Santa Lutzi feriak. Antolatutako egitaraua asko eskertua izan da eta sekulako jai giroa egon da bertan, egitaraua oso ondo antolatua zegoela ondorioztatzen dugu jaso duen erantzuna dela eta. Urretxu eta Zumarragako kaleak milaka pertxonaz bete ziren. Ganadu erakusketak, eta fruta eta berdura azokak jende ugari erakarri zuen, hau izan zen jendearen gustokoenetarikoa.